54. Durangoko Azoka - Kulturaren Plaza

Gamer Eguna

      

11:00-14:00 Gamer Eguna bideo-jokoez gozatzeko eguna izango da. Goizetik hasita 2019an itzuliak izan diran jokoak aurkeztuko ditugu: SuperStarFighter, Keep Talking And Nobody Explodes eta Mindustry besteak beste. Gainera VR betaurrekoen simulazio erakustaldi bat eta martxan jarri dugun itzulpen memorien online tresna berria ere erakutsiko ditugu.

16:30-19:30 Arratsaldean eta azoka itxi arte berriz, euskarazko bideo-jokoak probatzeko aukera egongo da! Aurten, nerabe eta helduentzat bereziki orientatutako joko batzuekin!

Itzuli