54. Durangoko Azoka - Kulturaren Plaza

Hrikilabs: Hiri laborategia, teknologia eta ezagutza elkarrekin lantzen

      

Hiri laborategia teknologiaren aplikazio eta forma anitzetatik abiatuta herritarren proiektuak, jakinminak eta komunitateak garatzeko gunea da. Bertan ezagutza eta bizipen anitzak abiapuntu hartuta, modu ireki eta zabalean lan egiteko eta esperimentazio ingurumena sortzen da.  Zure kabuz eta elkarrekin ikasteko edo irakasteko lekua da ere.  Topaketa honetan Hiri laborategiak zer diren azalduko da eta Hirikilabsen egindako zenbait proiektu eta lantalderen emaitzak ikusi, ikutu eta ezagutzeko aukera izango da, gazte talde batek sorturiko kohete espazio programa batetik, familia artean egindako lanak, elektronika, diseinu edo irakaskuntza proiektuetara.   Hirikilabs 2014an abiaturiko Tabakalera nazioarteko kultur zentroan teknologiaren erabilera soziala, kritikoa, sortzailea eta kolaboratiboa uztartzen dituen kultura digitalari eta teknologiari eskainitako laborategia da, teknologia hainbat ikuspuntutik aztertu eta berarekin sortzen diren hartuemanak modu kritikoan lantzea de helburu, honetarako hainbat proiektu, lantalde eta prozesu erabiliaz hurbiltze modu ezberdinak bermatzen dituelarik.    Hirikilabs teknologia zergatik, nola eta zertarako erabiltzen dugun hausnartzeko eta horren inguruan esperimentatzeko gunea izan nahi du, bertan teknologia ez da helburu bat, bide bat baizik, prozesuaren zentru izatetik prozesuaren parte (garrantzitsu) izatera. Teknologiak gure bizitza zeharkatzen duela esan genezake, horregatik laborategian teknologiekin lan egiteaz aparte hauen inguruko gogoetari atentzio berezia ematen zaio.   Itzuli