53. Durangoko Azoka - Kulturaren Plaza

Ni naiz!?

      

Ni naiz ?! Inteligentzia artifizialak eta giza inteligentziaren arteko elkarlan posibleak esploratzeko ekimen artistikoa da. Sormen artistikoan, inteligentzia artifiziala txertatzeak prozesu horretan sortzen duena aztertzeko ekimena ere bada. Identitatearen gaiari ere zuzenean itauntzen dio, prozesuaren bidez sortutako emaitzek, egilearengan sortzen duen eragina eta prozesu teknikoan lagundu duenaren hausnarketa jaso nahi ditu. Uztaritze Beteluk urteetan euskaraz idatzitako olerkiak, Mikel Azkaratek egindako inteligentzia artifizialaren sarrera dokumentuak izango dira. Ikasketa prozesu automatikoaren bidez, makinak emaitza batzuk emango ditu olerki forman eta emaitza hauek izango dira hausnarketaren oinarria. Aurkezpen publikoa izango da eta egun guztian zehar, sortutako olerkiak ikusi, bideo labur batean prozesuaren berri izan eta Uztaritzek sortutako lana bertan ikusteko aukera izango du bisitariak.

Itzuli