Abenduak 7: aplikazioak sortu eta digitalki auto-defendatu

Abenduaren 7a, osteguna, Ikasleen Eguna izango da. Goizean, 11:00etatik 14:00etara, AppInventor ezagutuko dugu gaztetxoekin. Skura Mobileko kideek eskutik, modu erraz batean eta programazioko jakintzarik izan ez arren, Android sistema eragilearentzako aplikazio sinpleak sortzeko lehen urratsak egingo ditugu.

Arratsaldean, 16:30etik 19:30era, autodefentsa digitala landuko dugu Hack.in#Badakigu Elkarteko lagunekin. Tailerrak mundu digitalak pribatutasunaren inguruan jartzen digun erronken inguruan hausnartzea du helburu. Hitzaldi labur baten ostean gure telefono mugikorretan geure burua defendatzeko neurriak hartzen ikasiko dugu, app eta konfigurazio desberdinak erabiliz. Bertaratzen direnek segurtasun digital pertsonalean lehen pausuak emateko trebetasunak lortuko dituzte.

Bertan ikusiko dugu elkar!

hackinbadakigu logoa

PLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMIT