Gamer Gela, bideo jokoak euskaraz

Ia guztiz itxi dugu aurtengo Kabiako egitaraua. Orain, egunez egun aurkeztuko dizkizuegu 2017an hartuko ditugun ekimenak.

Lehen egunean, abenduaren 6an (asteazkena), Gamer Gela izango dugu Kabia plaza digitalean. Goizez eta arratsaldez izango dugu gunea zabalik: 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:30era. Game Erauntsia Euskal Bideo Jokalarien Elkarteak antolatuta, bideo jokoak eta euskara uztartzen dituen aurkezpena eta tailerrak izango ditugu.

Bertan, euskarazko bideo jokoez gozatu, eta bideo jokoen euskal komunitatea zertan datzan ikusi eta ikasteko aukera izango dugu. Mota ezberdinetako jokoak probatuko ditugu: modakoak, retroak... Txapelketak ere izango ditugu: SuperTux kart, adibidez. Eta euskarara itzulitako joko berriak ere ezagutuko ditugu, besteak bestela. Aurten, gainera, bideo jokoak nola itzul daitezkeen azalduko digute.

Interesgarria, ezta?

Informazio gehiago: http://gamerauntsia.eus

 

Gamer gela

PLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMIT