Marrazkilaritza gustoko duzu? Zure irudien bidez Durangoko Azokan parte hartzea gustatuko litzaizuke? Eta marrazki horiek sarean mugitu? Bada, aurtengo Durangoko Azokan horretarako aukera izango duzu, abenduaren 4an ospatuko dugun 'Marrazkeraz' Marrazkilari Euskaldunon Topaguneari esker.

"Marraztu eta saretu euskaraz!" lelopean, eta sketchcrawl filosofia jarraituz, topaketak goizeko 10:30ean hasiko dira. Plateruena parean elkartu, mapak banatu eta honako lekuak proposatuko dira marrazkiak egiteko:

- Landako erakustazoka

- Ahotsenea

- Plateruena

- Saguganbara

- Durangoko Arte eta Historia Museoa

 

18:00etan, Kabi@ gunean elkartu eta topaketaren amaierako hitzordua egingo dugu. Topaketan zehar egindako irudiak proiektatu eta komentatuko dira, horrez gain, sareak marrazkilariei eskaintzen dizkien baliabideez hitz egingo da.  Izan ere, gaur egun, analogikoa dena ia une berean digitala bilakatzen da, bi eremu horien arteko ezabatuz eta aurretik pentsaezinak ziren erabilerak sortuz. Horrez gain, sare sozialen bitartez, koadernoaren gainean garatzen den marrazkiak pizkunde berri bat bizi du. Azkenik, sare horien bitartez antolatutako nazioarteko ekimenak ere hizpide izango dira Kabi@ko ekitaldian.

Saioa koordinatzen Euskalherria's SketchCrawl-eko Gorka Belasko ariko da.


#marrazkeraz_51DA traolagaz, saria

Halaber, abenduaren 2tik 4ra arte #marrazkeraz_51DA traolagaz marrazkiak sareratzen dutenen artean, abenduaren 6an Azokan ikusgai egongo den "Francoren bilobari gutuna" antzezlana ikusteko sarrerak zozketatuko dira.

*Azaleko irudia: Gorka Belasko @txikerretxea erabiltzaileak iaz igotako argazkia.

Kartela marrazkeraz abenduak4

PLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMIT