Azokako digitalaren plazan, Kabi@n, besteak beste, herri liburutegi digitalaren proiektua aurkeztuko du BakalHau kolektiboak, eta zuzenean bertan probatzeko aukera ere egongo da. Ekimena, bertan nola parte hartu eta orain arteko ibilbidea azalduko da hitzaldi-eztabaida batean, abenduaren 7an, Komunitatearen egunean. 

Egun bakoitza tematika bati lotuko diote aurten ere Kabi@koek.

  • Lehenengo eguna, abenduak 5, ikasle eta hezkuntza eguna izango da.
  • Bigarren eguna, abenduak 6, sortzaileen eguna izango da.
  • Hirugarrena, abenduak 7, izango da komunitate/garapen eguna.
  • Laugarren egunerako, abenduak 8, enpresei begira antolatuko dute egitaraua.

Maite Goñiren blogean aurkitu ahal duzue orain arte Kabi@ digitalaren plazan zehaztutako egitaraua. Proiektu berriei lekua egin nahi diete antolatzaileek, eta izena emateko epea zabalik daukate: galdetegi hau bete behar duzue interesa duzuenok.

PLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMIT