Bukatu dugu, aurtengoz, Kabia plaza digitaleko jarduna. Nabarmentzekoa da komunitateek hartu duten garrantzia. Hala, elkarlanerako txoko izan da egunotan, eta euskarazko eduki digitalen topagune.

 

Azken eguna hasteko, Libreoffice ofimatika paketearen laguntza webgunea eskuratzeko maratoi bat egin dugu, Librezale komunitateko kideekin batera. Librezale euskara informatikaren munduan bultzatzea helburu duen lantalde irekia da. Librezalek ez dauka egitura finkorik, eta edozeinek har dezake parte nahi duen modura eta nahi dion denbora eskainiz.

 

Ez da programatzaile izan behar, ahalik eta euskarazko softwarea gehiago izaten laguntzeko. Oraingoan, ask.libreoffice.org ofimatika paketearen laguntza webgunea euskaratzen ibili gara, hainbeste erabiltzen dugun programa sorta horren laguntza ere euskaraz izateko.

 

Gaurko (eta abenduko) Librezalaren helburua ask.libreoffice.org lokalizatzea izan da, baina Wordpress bertsio berria ere lokalizatzea lortu du azaroan. Pozteko modukoa eta txalotzeko lana!

 

Ixteko, Jon Turrillas (Biantik Koop) teknologian adituan den abokatuaren hitzaldia izan dugu. WhatsApp eta beste sare sozialekin gertatu diren azkeneko albisteak kontuan izanda, arau-hauste eta betebehar nagusiak jorratu ditugu, zuzenbidearen ikuspuntutik.

 

Datorren urtera arte

Mila esker egunotan Kabiatik pasatu zareten guztiei! Izugarria izan da. Lana ez da hemen amaitu, ordea. Urtean zehar jarrai dezagun euskal komunitate digitalak indartzen.

Datorren urtean ikusiko dugu berriro elkar!

PLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMIT

Euskaraz garatutako tresnak, hamaika

K2_AlPMCETE_Abendua+0100RAbePMCET_1C2

Garapenaren eta Euskararen Eguna bezala izendatuta genuen gaurkoa Kabia plaza digitalean. Egunean zehar ezagututako egitasmoek, beste behin, argi utzi digutela euskaraz baditugula hamaika tresna; hizkuntza gutxitua izanik ere, beste askori inbidiarik ez diogula izan behar. Garatzaileak lanean ari dira, eta euskara teknologian osasuntsu dagoela esan genezake. Hori ospatzeko modukoa da.

 

Gaur ikasi eta ezagutu duguna jarraian ikus dezakezue, proiektuz proiektu:

 

  • Python programazio lengoaiarekin jolasten. Python programazio lengoaia gaur egun moda-modan dagoen programazio lengoaia da. Bere sinpletasunak oso erakargarria egiten du eta edozer gauza inplementatzeko garatutako liburutegiek ezinbestekoa egiten dute edozein garatzailerentzat. Testuen prozesamendutik, estatistikara; web aplikazioetatik, datu-baseen kudeaketara, Pythonek guztientzat eskaintzen du irtenbide erraz eta azkarra. Software librearekin hain lotuta dagoen lengoaia horretaz, Python programazio-lengoaiaz liburua (http://www.ueu.eus/ikasi/) eta webgune bat argitaratu dituzte UEU Udako Euskal Unibertsitateak eta EHU Euskal Herriko Unibertsitateak. Adibide guztien kodea irekia da (http://www.unibertsitatea.). Adibide horietako batzuk probatu eta esperimentatzeko aukera izan dugu Kabian. Liburuaren aplikazio edo proiektu erreal batzuk:

    • NLTKko tresna batzuen euskararako egokitzapena.

    • Euskal Wikipediaren testu-bertsio bat bildu eta eskaintzen dugu ariketetarako, baita bertsio labur bat eta wiki-formatua garbitzeko Perl script bat ere.

    • Internetetik fitxategiak jasotzeko eta Opendata moduko fitxategiak lantzeko aukerak ematen dira (CSV, JSON, XML, irudiak, Wikinews, Wikipedia, Twitter...), sarean baliabide asko baitago eta askotan lizentzia librearekin.

  • LHHIK LANEKI Hiztegi Kooperatiboa. Lanekiko kideek hiztegi berezia aurkeztu digute, : “Hiztegi bat munduari buelta ematen diona”. Lanbide Heziketako hiztegi hau kolaboratiboa da. Hau da, ohiko hiztegien funtzioak betetzeaz gain, erabiltzaileak elika dezakeen hiztegia da. Horretarako, ezinbestekoak dira zure laguntza eta ekarpena; testuinguruetan jadanik dauden hitzak hiztegiratuz (gehitu aukeraren bidez), edo eta, proposamen berriak ekarriaz.

  • Mintzatu aplikazioa. Azkue Fundazioaren eskutik: Mintzatu euskaraz non hitz egiten dugun etiketatu eta zabaltzeko aplikazioa da. iOS eta Android sistema eragiletarako garatu genuen eta doakoa da. Mahai gaineko bertsioa ere badago www.mintzatu.eus atarian. Mintzaturen bidez erabiltzaileok euskaraz mintzatzen garen lekuak zabaltzen ditugu eta beste guztiei ezagutzera ematen diegu. Etiketatzen den leku bakoitzeko hainbat baliabide zabaldu daitezke: irudia, iruzkinak... Edonork sor dezake leku berri bat, aurretik plataforman aurkituko ez balu. Eta baita erabiltzaileon kontaktua eta harremana sustatzen da aplikazioaren bidez.

  • Klikasi plataforma (Azkue Fundazioa). Klikasi, euskaraz dauden baliabide didaktiko digitalak argitaratu eta zabaltzeko plataforma da. Klikasi.eus atarian ikusgai eta erabilgarri dago. Hezkuntza arlorako aproposa eta zuzena bada ere, publiko guztira zabalik dago eta edonork argitaratu dezake edukia. Software librean garatuta dago eta zabala da: librea, edukia partekatzea eta zabaltzea du helburu, guztion lanaren bidez elikatzen da. Baliabide digital ezberdinetatik har daiteke edukia eta erregistro berdinaren barruan fitxa osatu. Erabiltzaileok berriro ere edukia leku desberdinetan argitaratu behar ez izateko, Klikasiren oinarria da jada beste leku batzuetan dagoena hemendik zabaltzea. Horrela, YouTube, Wikipedia, Flickr, Pinterest, SoundCloudetik... har daiteke edukia eta Klikasin integratu egiten da.

  • Ahuakemonala, Ondarroako herri hizkera sustatzeko egitasmoa (Iametza interaktiboa). Ahuakemonala egitasmoa Ondarroako herri hizkera prestigiatu, barneratu eta zabaltzeko komunikazio bitarteko birala izateko helburuz jaio zen. Hainbat bitarteko erabili ziren horretarako: webgunea, Android eta IOSerako aplikazioak, sare sozialak, interneteko memeak, esketx lehiaketa, Ondarroako herri hizkerari buruzko ezagutzak neurtzeko lehiaketa... Ondarroako erakunde, talde eta herritarren parte hartzea handia izan zen. Adibidez, aplikazioak 70 ondarrutar baino gehiagok herriko Radixu irratian grabatutako 600dik gora esamolde eta hitz berezi biltzen ditu.

  • Baduzu euskal kontsumitzaileen kluba (Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua). Euskal kontsumitzaileen komunitatea da aurkeztuko dena. Alor sozio-ekonomikoa euskalduntzeko lanaren baitan kokatzen den ekimena da. Helburua, euskarazko kontsumitzaileak saretzea du, izenak adierazten duen moduan. Horretarako, eskualdeetan aurkezpenak egingo dira hauek egituratzearen helburuarekin eta plataforma birtuala ere izango du, webgunea eta baita telefonoetarako aplikazioa ere. Tresna hauen bitartez, jendea saretzeaz gain, zerbitzua euskaraz eskaintzen duten establezimenduen mapa eskainiko da. Bi tresnak aurkeztu dizkigute gaur.

  • Interprest: Interpretazio-zerbitzuak eskaintzeko plataforma teknologiko irekiak (Talaios Koop). Interprest, aldibereko interpretazio sistema eramangarri eta librea da. Haririk gabeko teknologia baliatuz, mugikorretan oinarritutako komunikazio-sistema erabiltzen duena. Interprete edo igorlearen mugikorrak mikrofono txiki baten bidez bidaltzen du seinalea eta entzuleak edo hartzaileak mugikorrean jasotzen du. Proiektuak teknologia irekien aldeko apustu garbia egiten du hasieratik, komunitatearen esku jarriz garapen guztia.

Abenduak 6, Komunitate Eguna

Bihar izango da guretzat ere azken eguna, baina Azokak ez bezala, eguerdian itxiko ditugu ateak. Honakoak izango dira azkeneko bi jarduerak:

 

  • 11:00-13:00: Librezaleren aurkezpena eta ask.libreoffice.org laguntza gunea euskaratzeko maratoia.

  • 13:00 13:30: 'Interneten gertatutakoa ez da zelaian geratzen. Sare sozialak jokoz kanpo?' (Ion Turrillas, Biantik Koop).

PLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMIT

Elkarlanerako bideak zabaltzen

K2_IgPMCETE_Abendua+0100RAbePMCET_1C2

Sortzaileen eta komunikazioaren egunean, oso proiektu interesgarriak ezagutzeko aukera izan dugu.

 

Bilketa: euskal funtsen atari numerikoa. Euskal dokumentuen saretzearen proiektua da Baionako Mediatekako Marie-Andrée Ouretek aurkeztu diguna.

 

Mintzoak: Iparraldeko ahozko memoriaren ataria. EKE Euskal Kultur Erakundeko Terexa Lekumberrik azaldu digu.

 

Gaindegia: Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia. Gaindegiaren baliabide digitalak eta horien Euskal Herriaren nazio garapenean jokatzen duten papera izan du hizpide Imanol Esnaolak.

 

Armiarma: literaturaren sarean (Susa). Mikel Elorza atari literarioak eskaintzen dituen aukerez mintzatu zaigu.

 

Eitb Nahieran. Berrikuntzak iragarri dizkigu Iñako Gurrutxaga atariaren arduradunak.

 

Zinema Uneak: euskara eta zinemaren topagunea. Lander Arteagak bere proiektua aurkeztu digu. Zinema Uneak zinemaren inguruko euskaraz idatzitako webgune baten proiektua da. Astebururo zinema aretoetan ikustera joaten garen filmen inguruko komunikazio leiho bat. Euskal zinema ahaztu gabe, gurean zinema komertzialena da protagonista: Star Wars sagatik Marvel unibertsora, J.J. Abrams-en azken pelikula edota Steven Spielberg-ek aurkeztutako azken lanak ahantzi gabe. Azken berriak, estreinaldi garrantzitsuenen fitxak, telesailak, soinu bandak, kritikak edota protagonisten elkarrizketak. Goza itzazu euskaraz kaleratutako azken trailerrak edota aktore famatuei eginiko elkarrizketak. Zinema edo telesailak jatorrizko hizkuntzatan ikusten baditugu, zergatik ez informatu euskaraz? Galdera horri erantzuna emateko jaioko da Zinema Uneak, euskara eta zinemaren topagunea!

 

Ubik Sorkuntza liburutegia (Tabakalera). Arantza Mariskalek egitasmo interesgarri honen xehetasunak azaldu dizkigu. Ubik, arte garaikidean espezializatua eta hiritar guztiei irekia dagoen Tabakalerako sorkuntza liburutegia da. Sorkuntza liburutegia denez, elkar gurutzatzen diren hiru ardatzetan garatzen da Ubik: ikasi, sortu eta gozatu. Ezinbesteko eta oinarrizkoak diren edozein liburutegiko zerbitzuez gain, ikaskuntza eta sorkuntza gaitasuna zirikatzen ditu, gaian espezializatutako publikoari nola pentsamendu garaikidean, arteetan, teknologian, ikus-entzunezko eta soinuan, eta bideo-jokoetan interesa duen pertsona orori zuzenduta dago. Ezagutza partekatua, elkarlana eta elkarrekin sortzeak Ubik osatzen dute. Proiektu moldakorra da, gizarteari eskua emanda bide egin nahi duena.

 

Elkarrekin lan egiteko prest

Mahai-ingurua egin dugu gero proiektu horietako guztietako kideekin. Elkarlanerako aukerez aritu gara, eta etorkizuna nola ikusten duten galdetu diegu.

 

Arlo ezberdinetako jendea izan arren, denek, copyrightarekin arazoak dituztela nabarmendu dute. Hori aldatzeko intentzioa badute, baita era bateratuan lan egiteko gogoa ere, eta lizentzia libreekin. Hala ere, orain zailtasunak dituzte . Nabarmendu dute erakundeen inplikazioa beharrezkoa dela, erabaki politikoak hartu behar dituztela gaiaren gainean. Beste arazo bat baliabide falta da. Bata Horiek horrela, teknikoki eta ideia aldetik prest dauden arren proiektu guztietako edukiak libre jartzeko sarean (gehienek praktikan hainbat kasutan egin dute dagoeneko), oztopoak topatzen jarraitzen dute. Hori bai, trabak beste toki batean daude, ez beraien proiektuetan.

 

Aplikazioak eta webdok-ak

Arratsaldean, hainbat hitzaldi izan ditugu gure eraikin domotikoan.

 

Soka app. Joko bat iOS eta Androidentzat, Soka, euskal dantzaren urratsetan erakusketaren inguruan. EKE Euskal Kultur Erakundearen eta Azkue Fundazioaren elkarlanetik sortutakoa.

 

Umap. Tresna bera eta egindako azkeneko azterketaren berri eman digu Asier Sarasua CodeSyntaxeko kideak.. Jakin ahal izan dugunez, euskal twitterlarien joerak ez daukate zerikusirik gainontzeko herrialdeetako twitterlarienekin. Horrez gain, euskara oso ondo posizionatuta dagoela nabarmendu digu, gainontzeko gutxitutako hizkuntzekin alderatuta.

 

'Lehen urratsa' webdok-a. Euskal dantzaren transmisioa Iparraldeko bost dantza eskoletan kontatzen duena. Jakes Larre EKEko kideak aurkeztu digu, Radio Kulturako Mikel Etxeberriarekin batera.

 

Tirabirak. UPV/EHUko Eman ikerketa taldeko kideek Tirabirak transmedia proiektua azaldu dute eta, bereziki, Durangoko Azokarako argitaratu duten liburua. Proiektu osoa, besteak beste, honako elementuek osatzen dute: erakusketa ibiltaria, dokumental interaktiboa, aurrez aurreko saioak edota liburua. Informazio gehiago: www.tirabirak.eus.

 

Azokako marrazkiak

Amaitzeko, Marrazkeraz Euskal Marrazkilarion Topaketa maratoi itxiera izan dugu.

Eguneko topaketan zehar egindako irudiak proiektatu eta komentatu dituzte, horrez gain, sareak marrazkilariei eskaintzen dizkien baliabideez hitz egin dute. Izan ere, gaur egun, analogikoa dena ia une berean digitala bilakatzen da, bi eremu horien arteko ezabatuz eta aurretik pentsaezinak ziren erabilerak sortuz. Horrez gain, sare sozialen bitartez, koadernoaren gainean garatzen den marrazkiak pizkunde berri bat bizi du. Azkenik, sare horien bitartez antolatutako nazioarteko ekimenak ere hizpide izan dituzte. Saioa koordinatzen Euskalherria's SketchCrawl-eko Gorka Belasko aritu da.

Garapenaren eta euskararen eguna, abenduak 5

Hauxe izango da biharko egitaraua:

 

PLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMIT

Kabi@ Sortzaileen eguna

K2_IgPMCETE_Abendua+0100RAbePMCET_1C2

PLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMIT

Game Erauntsiak Kabi@-n antolaturiko Bideo jokoen gunea

K2_IgAMCETE_Abendua+0100RAbeAMCET_1C2

PLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMIT

Bai, bideo-jokoak ere euskaraz

K2_LrPMCETE_Abendua+0100RAbePMCET_1C2

Bideo-jokoen eguna egun intentsua eta ederra izan da Kabian, Game Erauntsia komunitateari esker. Goizean, bideo-joko mostra izan dugu. Plaza digitalera gerturatu den orok izan du hainbat joko probatzeko aukera. Bai, euskaraz: Mario Bros, Super Mario, Pokemon, Donkey Kong, Buble ...

 

OBS tailerra eman digu gero Haritz Odriozolak. Game play-ak egiteko aplikazioa nola erabili ikasi dugu.

 

Dantza ere bai

Bazkalostean, lepo bete dugu eraikin domotikoa. Beste hainbat jolas probatzeko aukera izan dugu, baina bereziki arrakastatsua izan da StepDance jokoa. Urtzi Odriozolak animatuta, helduak eta txikiak aritu dira Berri Txarrak-en Lemak, Aingurak edota Esne Beltzaren Gotti abestiekin dantzan. Izan ere, jokoak ez dira bakarrik jolasteko, kooperatiboak izan litezke. Baita aulkitik altxatuta egitekoak ere.

 

Eguna amaitzeko, Badago bideo-jokorik euskaraz? Izenburuko tailerra eman digu Iban Lantxok. Egun guztian zehar ikusi dugunez, bai, badaude bideo-jokoak euskaraz, baina gehiago izan genitzake, denon artean euskaratuz gero. Ondare komunari eta euskal kulturari ekarpena egingo genieke, askotan egin izan dugun bezala teknologia berriekin. Animatuko gara, ezta?

 

 

Abenduak 4, sortzaileak eta komunikazioa

Bihar, sortzaileekin eta komunikazioarekin harremana duten tailerrak, hitzaldiak, mahai-ingurua... izango ditugu. Ixteko, marrazkilarien topaketa izango dugu.

Hauxe izango da egitaraua:

11:00 11:20: 'Bilketa: euskal funtsen Atari numerikoa'

11:20 11:40: Mintzoak - Iparraldeko ahozko memoriaren ataria

11:40 12:00: Gaindegiaren baliabide digitalak Euskal Herriaren nazio garapenean

12:00 12:20: Armiarma: literaturaren sarean

12:20 12:40: Eitb Nahieran

12:40 13:00: Zinema Uneak - Euskara eta Zinemaren topagunea

13:00 13:20: Ubik, sorkuntza liburutegia

13:20 14:30: Dokumentazio atariak, mahai-ingurua

16:00 16:25: SOKA app - Joko bat IOS eta Androidentzat

16:25 16:50: Umap, Twitterreko euskarazko jardunaren datuak

16:50 17:15: 'Lehen urratsa' webdok-a

17:15 17:40: 'Tirabirak'

17:40 18:05: 'Talaia'. Ekimen kulturalen zaintza digitala

18:05 19:05: 'Marrazkeraz' Euskal Marrazkilarion Topaketa (amaiera ekitaldia)

PLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMIT

Robotikaz eta Wikipediaren aukerez

K2_OrPMCETE_Abendua+0100RAbePMCET_1C2

Durangoko Azoka bera bezala, Kabia plaza digitala ere zabalik dago abenduaren 6ra arte. Gaur, lehen egunean, robotika eta Wikipedia izan dira protagonista.

Goizean, mBot robota programatzen ikasi dute Abadiñoko eta Irungo gaztetxoek, Skura Mobile-n eskutik. Horretarako MakeBlock erabili dute (Arduinorekin eta Scratch-ean oinarrituta, robotika ikasteko open source -software askeko- programa).

 

Wikipedia maratoia

Arratsaldean, Wikipediarekin lotutako hainbat tresnarekin aritu gara saltsan. Hasteko, Wikimedia Commons-ekin: Wikimedia Commons (Commons edo Wikicommons izenekin ere ezaguna dena) irudi, soinu eta multimedia fitxategi askeak biltzeko gunea da.

 

Gero, Wikidata probatu dugu: Wikidata elkarlanean editatutako ezaguera base bat da, Wikimedia Fundazioak kudeatua. Wikidataren xedea da zenbait datu motatarako (adibidez, jaiotegunak edo hizkuntzen arteko loturak) iturri bateratu bat eskaintzea, Wikimediaren proiektuetan erabili ahal izateko, adibidez Wikipedian.[1][2] Antzekoa da Wikimedia Commons, Commonsen gordetzen baitira Wikimedia proiektu guztietarako eskuragarri dauden irudi nahiz soinu fitxategiak.

 

Wikipediaren berrikuntza teknologikoak ere ezagutu ditugu.

 

Abenduaren 3a, bideo-jokoak

Bihar, bideo-jokoen eguna izango da. Hauxe da egitaraua:

 

  • 11:00-14:00: Bideo-joko goiza, Game Erauntsiaren eskutik.

  • 16:00etatik aurrera: Bideo-joko mostra.

  • 18:30: Badago bideo-jokorik euskaraz?

 

Animatu! Bizitzeko da-eta!

PLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMIT

Abenduaren 6a, azken eguna, Komunitatearen Eguna izango da, eta Kabia goizez irekiko dugu. Hasteko, maratoi berezia izango dugu:

Hitzaldia eta maratoia, Librezaleren eskutik (11:00-13:00)

Librezale euskara informatikaren munduan bultzatzea helburu duen lantalde irekia da. Librezalek ez dauka egitura finkorik, eta edozeinek har dezake parte nahi duen modura eta nahi dion denbora eskainiz. Ez da programatzaile izan behar, ahalik eta euskarazko softwarea gehiago izaten laguntzeko. Oraingoan Libreoffice ofimatika paketearen laguntza webgunea eskuratzeko maratoi bat egingo dugu, hainbeste erabiltzen dugun programa sorta horren laguntza ere euskaraz izateko. Animatu eta parte hartu, bi orduko maratoi txiki honetan.

Bukatzeko, sare sozialak

Aurtengo Kabiaren azken ekimena Ion Turrillas abokatuaren eskutik dator. Interesgarria, benetan.

'Interneten gertatutakoa ez da zelaian geratzen. Sare sozialak jokoz kanpo?' (13:00-13:30)

Whatsapp eta beste sare sozialekin gertatu diren azkeneko albisteak kontuan izanda, jorratu egingo ditugu zuzenbidearen ikuspegitik arau-hauste eta betebehar nagusiak.

PLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMIT

Kabi@-ko egitarauaren nondik-norakoak

K2_OgPMCETE_Azaroa+0100RAzaPMCET_1C2

Aurten Kabia-n komunitateak izango dira ardatz, euskal komunitateak. Solasaldiak, aurkezpenak eta mahai-inguruak izango dira bertan.

PLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMIT

Abenduak 5: Garapena / Euskara

K2_OgPMCETE_Azaroa+0100RAzaPMCET_1C2

Garapenaren eta euskararen eguna izango da abenduaren 5a gure txoko teknologikoan. Goizean, Python programazio lengoaiarekin jolasteko aukera izango dugu.

Programazio tailerra, Kepa Sarasolarekin (11:00-14:00)

Software librearekin hain lotuta dagoen lengoaia horretaz Python programazio-lengoaiaz liburua: (http://www.ueu.eus/ikasi/udako-ikastaroa/904/Python%2Bprogramazio-lengoaia%253A%2Bikasi%2Bpraktikaren%2Bbidez)

Webgune bat argitaratu ditugu. Adibide guztien kodea irekia da (http://www.unibertsitatea.net/blogak/python). Adibide horietako batzuk probatu eta esperimentatzeko aukera izango dugu bertan.

Liburuaren aplikazio edo proiektu erreal batzuk:
- NLTKko tresna batzuen euskararako egokitzapena.
- Euskal Wikipediaren testu-bertsio bat bildu eta eskaintzen dugu ariketetarako, baita bertsio labur bat eta wiki-formatua garbitzeko Perl script bat ere.
- Internetetik fitxategiak jasotzeko eta Opendata moduko fitxategiak lantzeko aukerak ematen dira (CSV, JSON, XML, irudiak, Wikinews, Wikipedia, Twitter...), sarean baliabide asko baitago eta askotan lizentzia librearekin.
 
Arratsaldea
Iraulitako hezkuntza, aplikazioak, plataformak, euskara, euskal kontsumitzaileen komunitatea, interpretazio-zerbitzuak eta gadget berezi bat, arratsaldeko protagonista.
interprest.png
PLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMITPLG_CONTENT_ITPSOCIALBUTTONS_SUBMIT
Orrialdea 1/2